Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sorturiko taldea da. Urte bereko irailean Iñaki Llarenaren estudioan bost abesti grabatu zituzten, gerora Oihuka disketxeak argitaratutako "Itsasargiak" disko laburrean agertu zirenak.
2013ko udan Donostiako Elkar estudioetan sartu ziren, "Amaieratik hasi" euren aurreneko lan luzea grabatzeko. Urte bereko urrian argitaratu zen lan hau.
Diskoa aurkezteko hainbat kontzertu eman ondoren Joseba B. Lenoir-ek taldea utzi behar izan zuen 2014ko udan, denbora faltagatik. Ondorioz, Eneko Zabalza sartu zen taldean.
"Aurri gara" diskoa argitaratzearekin batera, taldea aro berri batean sartu da, eta bide horretan taldekide aldaketak izan dira berriz, gasteizeko musikariekin osatuz egungo zuzeneko banda.