Josu Bergara kantautoreak (Ea, Bizkaia 1979) ahotsaren disdira eta pisua, gitarra jotzeko modu berezia eta songwriter edota bakarlari izaerari uko egin gabe, erritmo berriak jorratzen ditu bere abestietan: pop, rock eta folk ikutuekin. Beti bakarlariaren ikuspuntu akustiko eta gertukoaz.
Damien Rice, Glen Hansard, Herman Dune edo Ray Lamontagne-ren ahotsak eta doinuak gogoraraziz, melodiaren garrantzia eta letretan kutsu poetikoa ederki islatzen dira Josu Bergararen musikan.
Pau Alabajos, Aiert Erkoreka (Extremoduro), Roberto Crespo (Ke No Falte), Napoka Iria, Axular Arizmendi (Nahixan), Marc Ramiá, David Sanchez edo Nerea Alberdi (Dr. Maha´s Miracle Tonic) musikariekin kolaboratu du.