K-13

Lekeitioko (Bizkaia) plazan gauden K13 KIOSKUA gara. Hondartzatik, portutik, alde zaharretik zein eliza ingurutik gerturatuz gero ikusiko dugu elkar. Inoiz hemendik ibili bazara, litekeena da kitarra-hots, bertso doinu, ahots goxo edo DJen kantu kañero bat entzun izana noizbait. Duela hiru urtetik hona, gure asmoa, orotariko publikoarentzat gustukoa eta erakargarria den aukera kultural ahalik eta anitzena eskaintzea da.

Eguraldia lagun dugun aldiro eta gure terrazak ahalbidetzen duen neurrian, ikuskizun intimo eta berezi batzuen eszenatoki bilakatzen dugu K 13 KIOSKUA. Musika, eta oro har euskal kulturaren inguruan apustua eginez, Euskal Herriko eta inguruko artistak izaten ditugu mimo handiz zerbitzatutako edariei melodia jarriz. Eskaintzarik zabalena Aste Santuan hasi, eta urria amaierara arte izan ohi da.

Hemendik, gure babes eta sustengua adierazi nahi diegu, humiltasunean eta txikitasunean, pasioz jotake diharduten artista guztiei, txiki gelditizen baita
maiz gure terraza. Sare sozialetan ematen dugu gure ekintzen berri, eta oraindik bertaratu ez bazara, atseginez, K 13 KIOSKUAN, sortzaileen eta musika-zaleen topalekua den honetan jator hartuko zaitugu.

Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko!