Kooltur Ekintza

Arrasaten urteetan kulturgintzan jardun duten lagun batzuek Kooltur Ekintza Kultura Elkartea sortu dugu, herrian kultura ekitaldi desberdinak antolatu eta gauzatzeko helburuarekin. AGAKOrekin (Arrasateko gazte asanblada) elkarlanean soinu ekipo bat erosi dugu. Horren bidez, kultura ekitaldiak egin ahal izateko erraztasun gehiago bermatu nahi ditugu: soinu ekipoa alokatzearen gastua kenduta, eskaintza bereziagoak lortu, ikusleentzat ikuskizunak merkeago eskaini eta artista horien gastuak ziurtatzea, besteak beste. azken hiru urteetan 40 emanalditik gora antolatu ditugu.

Ostegun gauero kontzertuak Arrasateko Gaztetxean

Arrasateko Gaztetxea
Uharkape atzealdea zg,
20500 Arrasate

Harremanak