Kraussk

2009an Mutrikun sortutako metal talde gaztea gara. Lehen kontzertuak gure herri inguruan eman ondoren, 2010ean UEK eta The Wet Band taldeekin batera «Bidean Tour» izeneko bira egin genuen. Bira honi esker, Euskal Herriko hainbat bazterretan jotzeko aukera izan genuen, agertoki txiki zein handietan. Honen ostean, bateria-jotzaileak taldea utzi eta etenaldi labur bat egin genuen. Handik gutxira, bateria-jotzaile berria aurkitu eta abesti berriak sortzen hasi ginen.

2011ko abenduan gure lehen maketa kaleratu genuen Jon Iturrinoren (Ehun kilo, Hira, Laumono) laguntzarekin. Bi urtez kontzertuak ematen aritu ostean, 2013ko otsailean, «Game over» abestia eta honen bideoklipa (autoekoiztua) grabatu genituen.

Denboraldi bat itzaleko lanetan igaro ostean, 2014ko ekainean, estudioko gure lehen diskoa kaleratu genuen. Lan honen izena «Gudaberria» da, eta Mutrikuko AME estudioetan grabatu genuen Axular Arizmendiren gidaritzapean.

Aipatutako diskoan, erritmo pisutsu eta ahots urratuez gain, pasarte lasai eta melodikoak ere aurki daitezke, horrela taldearen izaera finkatuz. Kolaborazioei dagokienez, ordea, Anari Alberdi eta Endika Lekuberen partehartzea izan genuen.

Beti esan izan digute gure onena zuzeneko bortitzak direla. Oraingoan, ordea, inoiz baino gogo eta indar gehiagoz gatoz aurrean harrapatzen ditugun agertoki guztiak lehertaraztera.

Taldekideak
Beñat Ahotsa
Ibon Gitarra
Aritz Gitarra
Antxus Baxua
Aitzol Bateria eta sanplerrak

Taldekide ohiak
Igor Bateria (2009-2011)
Diskografia

Gudaberria

2014
Mauka musikagintza

Kraussk

2011
Auto-ekoizpena
Harremanak


E-mail helbidea
krausskmetal@gmail.com

Telefonoa
645 714 453 Antxus

  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Gudaberria diska osorik
  • Facebook
  • Bideoak
    Abestia: Bizi
    Diska: Gudaberria
    Zuzendaria eta argazkia: Lander Andonegi
    Edizioa eta postprodukzioa: David Arzamendia
    Ekoizpena: Kraussk eta Endika Lekube

  • Etxebarrieta RockFest II
    galeria ikusi
  • EguzkiErripaRock
    galeria ikusi
  • Bilborock (14/10/17)
    galeria ikusi
  • Argazkiak
    galeria ikusi