KU Urretxu Zumarragako Gaztetxea

KU deitzen diogun Urretxu-Zumarragako Gaztetxearen historia bi garai desberdinetan bana genezake. Gaztetxe zaharra 1978 urtean lortu zen eta 20 urtez iraun zuen zutik, eraitsi zuten arte. Gaur egungo eraikinean, aldiz, 2002az geroztik gaude gazte asanbladakook. Badira 13 urte, beraz, Urola trenaren geltoki zaharra bi herrion birika bilakatzen gabiltzala, kontzertuez gain, antzerki, hitzaldi eta beste mila ekitaldi desberdin eta ahalik eta anitzenak antolatuz.

Kontzertuei dagokionez, areto bizia da geurea eta ehundaka talde pasa dira lau pareta hauetatik urte hauetan zehar: herriko talde gazteak, Euskal Herriko eszenako perla ezkutuak eta baita Europa eta hurrunagotik ere datozkigun talde bitxi bezain zoragarriak. Geure filosofia musika edonorentzat eskuragarri izatea denez, kontzertu guztiak debaldekoak egin izan ditugu urtetan baina gaur egun borondatea eskatzen diegu ikusleei. Autogestioz eta guk geuk eginez dena askoz ere ederragoa delako.

Urretxu-Zumarragako Gaztetxea
Barrenkale 11
20700 Urretxu (Gipuzkoa)
Euskal Herria

Harremanak
zugazteleku@gmail.com

Webgunea

http://kunkkinzona.net

  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Facebook sarean
  • Zuzeneko argazkiak
    galeria ikusi
  • Bideoak
    ÇA zuzenean GazteleKUn
    Cigüeña GazteleKUn (2015-10-06) Urretxu-Zumarragako Gaztetxea
    Los Monjo talde mexikarra Urretxuko eta Zumarragako gaztetxean.2011-08-31.
  • KKinzona Irratia
  • TWITTER SAREAN