Ladislao goierri aldetik datorren taldea da. Talde berria izan arren, musika eszenako zakur zaharrak topatuko ditugu banda honetan: Brigada Criminal, Captain Nemo, Heriotza, Fist Fucking, Los Rockinson... dira aritu diren taldeetako batzuk. Gustoko zituzten taldeen bertsioak egiten hasi ziren entsegu lokalean jolasten, gerora kantu propioak sortzeko. Musikalki hardcore punk giroetan kokatzen dira taldearen doinuak.
Egun, ‘Pantailak’ (Bonberena Ekintzak) diskoa aurkezten ari dira, taldearen estudioko lehen emaitza. Bonbereneako estudioetan grabatua izan da lan hau, Karlos Osinaga "Txap" izan delarik soinu teknikaria.
Taldekideak
Xabier Lekuona (Ahotsa) Josu Errasti (Gitarra) Joseba Artza (Bateria) Iker Artza (Baxua)