Libe

Neubat talde gasteiztarrean hasi zuen bere ibilbidea Libe García de Cortázarrek. Sorkun eta Ekon-en partaide izan da eta Izaki Gardenak taldearekin bi disko argitaratu ditu. Hala ere, bere kantu propioak lantzeko denbora ere aurkitu du eta horretan ibili da isilpean azken urteotan. Abesti horietako batzuetan Joseba Poncek lagundu dio ideiei forma ematerako orduan eta konposizioak biribiltzeko lanetan.

Kanta horiek eta diskoa osatzen duten besteak, talde moduan landu eta moldatu zituen gero, eskarmentu handiko gasteiztar musikariez lagunduta: Atxus (Neubat, Sorkun, Vicepresidentes) baxuan, Txus Villalabeitia (Same Old, Eh!) gitarran, Eneko De Arza (Naut, Trumbo) bateria estudioan, eta zuzenerako bateria Dani Arrizabalaga (Same Old, The Bröntes; Eh!). Lokalean ondo prestatu ondoren erabaki zuten Karlos Osinagaren gidaritzapean Bonbereneako estudioan sartzea, orain entzun ditzakegun hamaika kanta hauek grabatzera.

Talde berri baten lehen lana bada ere, disko landu eta heldu baten aurrean gaude. Rock malenkoniatsu eta iluna, oinarri erritmiko sendoez lagundutako teklatu eta ahotsak direlarik nagusi. Doinu sendo eta indartsu bezain hauskorrak, denborarekin zeure egiten dituzun horietakoak; barru-barrutik sortutakoak eta barrenak astintzen dituztenak.

Musikaren laguntzaz lur idor, mamu eta distantziaren argi-ilunetan murgiltzeko aukera aparta. Ihesaldi handi bat, urrunera eramango zaituena.

TALDE ARGAZKIA Dani Arrizabalaga

Taldekideak

Libe Garcia de Cortazar (ahotsa, teklatuak)
Txus Villalabeitia (gitarra, ahotsa)
Dani Arrizabalaga (bateria)
Fede Eguiluz (baxua)
Jon Basaguren (gitarra, ahotsa, teklatua)

Diskografia

Ihesaldi handia

2014
Bonberenea Ekintzak
Harremanak


e- mail helbidea:
libemusika@gmail.com
  • Agenda
    27
    Urr
    22:30

    Libe + Mice

    Tolosa (Gipuzkoa)
    Bonberenea
    Sarrera 8 euro
    Ikusi agenda nagusian
    28
    Urr
    22:30

    Libe + Inun

    Elorrio (Bizkaia)
    Gaztetxea
    Sarrera 4 euro
    Ikusi agenda nagusian
    31
    Urr
    21:00

    Libe + Mice

    Gasteiz (Araba)
    Jimmy Jazz aretoa
    Sarrera: Aurrez 8 euro. Bertan 10 euro.
    02
    Aza
    22:00

    Libe

    Arrasate (Gipuzkoa)
    Gaztetxea
    Sarrera 5 euro
  • bideo berria
  • Audioa
  • BIDEO BERRIA
    Libe - Jaio naiz (Bideoklipa)
    Bideoa: Beñat Fontaneda (2015)
    Diskoa: Ihesaldi handia (2014) Bonberenea Ekintzak
    Musika: Libe Garcia de Cortázar; Atxus Acosta; Txus Villalabeitia; Eneko de Arza; Dani Arrizabalaga.
    Hitza: Jon Basaguren.
  • BIDEOAK
    KANTUA: Lilitegi Antzua
    IRUDIAK eta MUNTAIA: Libe García de Cortázar eta Jon Basaguren
  • Facebook sarean
  • Talde argazkiak
    galeria ikusi