Nekez

Nekez 2007. urte bukaeran sortu zen Iruñerrian, Vortex, Kasu edo Arkada bezalako taldeko musikariekin. Garai berriko metala jorratzen dute, melodiko eta bizia, inspirazioa euskal taldeetan bilatuz, Ekon, Kauta, Governors eta antzeko taldeetan… Lehen demoa k estudioetan grabatu ondoren eta 2007ko karpan 8.000 pertsonen aurrean jo ondoren, Josuk taldea uzten du eta bere ordez Ander sartzen da. 2009. urteko azaroan, Jon eramaten dute gure albotik urte luze batez, eta taldea bira akustiko garrantzitsu batean murgiltzen da. Honen emaitza, abenduan kaleratzen duten “Askatasuna itxaropen saioak” diska akustikoa da. Bertan aurki daiteke ere bideo dokumentala, bira eta diskaren grabazioa azaltzen duen bideoa.

2010eko Azaroan, eta Jonen bueltarekin batera, taldeak entseguei ekiten dio berriro indar eta gogo berrituekin. 2011 hasiko da haien ibilbide berria, kasu honetan laukote bezala, Mikelek taldea uztea erabakitzen baitu.

Urrian, MAV estudioetan sartzen dira haien lehen diska grabatzeko, ‘Argiak Piztu!’ 2012.ko urtarrilaren 9an argia ikusi zuena eta Euskal Herri osoan aurkeztu dutena, Hatrotxu Rock 14, Gernikako Astra…bezalako kontzertuetan eta bira amaitzen Burlatako Euskal Herria peñan. 2013an ‘Zure Esku’ diskoa grabatzen dute MAV estudioetan. Egun, disko hauxe aurkezten ari dira zuzenean.

Laster ikusiko du argia taldearen estudioko emaitza berria: Lokatzetako Igelak.

Taldekideak
Eder Gonzalez (gitarra eta azpi-ahotsak)
Joseba Urtasun (ahotsa)
Ander Arlegi (baxua)
Jon Ziriza (bateria)
Diskografia

Zure Esku

2013
Maldito Records

Argiak Piztu

2012
Auto-ekoizpena

Askatasuna itxaropen saioak

2010
Auto-ekoizpena

Kontratazioa
Iker Baxerri
630256680
ikerbaxerri@gmail.com
 
Kontaktua eta prentsa
Eder Gonzalez
679642681
nekez@hotmail.es
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Bideoak
    E.H.raikitzen - "Lokatzetako Igela" disko berriko aurrerapen kantua.

    Nekaezina (Feat. Zuriñe Hesian)
    Menzu produkzioak - Barañaingo jaiak 2014 -

    Nekez - Altxa gazte!< - 2014ko Otsaila -
    Bideo egilea: Sergio Elía

  • Facebook sarean
  • AUDIOA
    - Berriozar Irratian elkarrizketa