OarsoMusika lan talde bat da, oarsoaldean musikaren arloa dinamizatu eta sustatzeko sortu dena. musika talde, banako eta kolektiboek osatzen dute eta haiei guztieri irekia da. are gehiago, haiek gabe ez da ezer. hauexek martxan dauden proiektuak:
- Oarsoaldeako herrietara oarsoaldeako taldeak eramatea, horretarako herriotan jaialdiak antolatuz eta espazioekin kontaktuan ipiniz kontzertuak jasoko dituzten lekuen zirkuitua osatzeko.Egun Oreretako Niessen aretoan ari gara kontzertuak programatzen.
- taldeen errolda bat osatzea haiei ikusgarritasuna ematearren (taldeek mezua bidali behar dute oarsomusika@gmail.com helbidera).
Orain proiektu horiek eskuekin harrapatzea tokatzen da, ta horretarako esku asko dira beharrezko, ekarri zureak!