Ordiziarrock

Ordiziarrock 2003.urtean sortu zen. Irabazi asmorik gabeko jaialdi autojestionatu bat da, eta nahiz eta hasiera batean Ordiziako musikarientzako entsegu lokalen beharra asetzeko asmoarekin sortutako ekitaldi bat izan, orain beharrak asetuta, jaialdiarekin aurrera jarraitzen dugu. Jaialdiaz gain, Txozna batzorde, Gaztetxe, jai batzorde, talde eragile... ekin elkarlanean, ekitaldi ezberdinak antolatzen laguntzen dugu.

Urriaren azken aurreko asteburuan ospatzen dugu eta rock jaialdi bat baino gehiago da. Bertan era eta gustu guztientzako musika txertatzen ditugu, adin eta gustu guztientzako jaialdia aurrera eramanez: Blues, Jazz,flamenko, punk, Ska, Rock....

Urte guzti hauetan zehar era guztietako ekintzak egin ditugu: Dokumentalak, Pertsona gorrentzako kontzertua, mota guztietako musika kontzertuak, munduko musika instrumentuen kontzertu didaktikoa, emarrok proiektuaren erakusketa, skate-a, haurrentzako jolasak...

Esan beharra dago ere talde eta pertsona garrantzitsu ugari izan ditugula gurean: Don Letts ( 5. The clash-a), Phil Strongman, La pulga(flamenko dantzaria), Anestesia, Sparteens, Governors, Sorkun, The luky puch (talde Alemaniarra)......

  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Ordiziarrock 2015
    bideo laburpena

    Ordiziarrock XII. laburpen bideoa.
    2015eko urriaren 15etik 17ra 14 talde eta 70 musikari: The Romanticos, Broken Brothers Brass Band, Koplaka, Colapso, Skalopek, Gureran, Ekeko el Perro, Potrotaino, Insania Crew, Fiachras, La Brigada del Vizio, Flitter eta Revolutionary Brothers.
  • Bideoak
    Ordiziarrock 2014 jaialdiaren laburpen bideoa. The Soulbros, Kalakan, Mery May, Continuo Renacer, Bullet Proff Lovers, DJ Busbu, Nazarenos del Norte, Apostasia, Starblues, Big Boy, Abentura Kirolak, Konbo Soyuz, Disasters, Fumut, Kashbad, Willis Drummond

    Promo bideoa