
Zuetako askok jada jakingo duzuen moduan pasa den ostiralean utzi gintuen Markos Gimeno Vesga gure PAM taldeko baxujole, abeslari, letragile eta diseinatzaileak. Guregan uzten duen hutsunea √-1 baino handiagoa eta ikaragarriagoa da, baina hala ere badakgu egin dezakegun onena atzekoz aurrera eta aurrekoz atzera abesten jarraitzea dela.
Markos artista erabatekoa izan zen, hitzen esperimentatzaile geldiezeina bere palindromo eta jokoekin, marrazkilari eta diseinatzaile, antzerkilari ausarta, umoregile aparta eta musikari ikaragarri jostalaria The Pepes, Julio Kageta, Dantzut eta gure PAM proiektuan.
Arlo horietan eta, bereziki, gertuko esparruan, familia eta lagunoi eman zigun dena ospatzeko agur ekitaldia antolatu dugu Ermuan larunbat honetan, merkatu plazan. Ezer deigarririk ez, lagun arteko ekimen bat besterik ez, baina denon artean Sukram Markus esateko era izango da.
Ero Maite Beti Amore.