Passepartout

Urtebete konposaketa lanetan eta soinuen esperimentazioan murgildurik igaro ondoren, euskaraz bost kanta grabatzera sartzen da Passepartout taldea 2016ko Udaran. 2Noisy estudioan (Azpeitia) Ohian Izagirre eta Aritz Gerra- ren gidaritzapean egiten dute EP-a.

Grabaketaren helburua gure konposaketa lanaren egoerari argazki musikatu bat ateratzea da. Ordura arte sorturikoaren inguruan perspektiba desberdin bat lortzea eta kontzertuak lotzeko edo txapelketetara aurkezteko baliabide gehiago edukitzea.

Eskenatokietan estreinaldia 2016ko abenduan da Durangoko Azokan eta bertan aurkezten dituzte Udaran grabatutako kantuak. Ondoren Azkoitiko Matadexen iraupen luzeko lehenengo kontzertuan EPa aurkezten dute, beste hainbat kantu originalekin batera.

Kontzertu gutxi batzuk eman ostean, 2016ko Martxoan maketa lehiaketako finalera klasifikatu dira bozkaketa faseetan lehen sailkatuak izan ondoren publikoaren bozka gehien jasota.

Zerbaitek definitzen baditu, hori pasioa da. Dena ematen dute entseguetatik hasi eta zuzeneko bakoitzera arte.

Taldekideak
Jontxu: Baxua eta bigarren ahotsa
Itzi: Syntheak eta teklak.
Xabi: Bateria eta PADa
Ruben: Gitarra.
Tomas: Gitarra eta lehen ahotsa.
Diskografia

Passepartout

2016
Auto-ekoizpena - On Line lana
Harremanak


E- mail helbidea: passepartouttaldea@gmail.com
Kontratazioa eta harremanak
Jontxu: 688 60 49 90
Tomi: 609 408 081
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Bideo berria
    Passepartout - Bazterretan Zehar
    Errealizazioa: Aitor Goenaga
    Edizioa: Iván Tamargo
    Aktoreak: Itziar Elias - Mari Tere Telleria
  • Facebook sarean
  • Entzun gure musika
  • Bideoak
    Passepartout - Oskarbi
  • Grabaketa argazkiak
    galeria ikusi