Pelax

Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak
eskaintzen, bere ahotsa gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk aurrerago, 2014ko martxoan, bere lehen EPa kaletatu zuen, Pillotegiko saioak, Iker Vazquezen laguntzarekin lokalean zuzenean grabaturikoa.

Rockaren maitalea izanik, abestiak atontzeko banda bat osatu zuen 2014ko apirilean. Beñat Antxustegi, Aitor Rubio, Iñigo Ozaeta, Eneko Sierra, Andoni Olaetxea eta Iker Vazquez izan dira proiektura batu diren musikariak.

Bandaren laguntzarekin zein bakarka kontzertuak han eta hemen eskaini bitartean, bere lehen lan luzea kaleratu du 2015eko martxoan, autoekoiztua, Cowboy’s Orchestra saioak, Saran grabatua Iñigo Irazokirekin, eta Jonan Ordorikak masterizatua Azkarateko Mamia estudioan.

Diskografia

Cowboys Orchestra Saioak

2015
Auto-ekoizpena
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Facebook sarean
  • Entzun gure musika
  • Bideoak
    Doka Aretoa - 2016 urtarrila
    Bideoa: Josu Odriozola

    Pelax - 2015 abuztua - Bera
    bideoa: Jon Iraundegi