Perlak

Perlak taldea 2013 hasieran sortu zen Zarautzen. Pixkanaka abestiak sortzen joan ziren, lehenengo kontzertua apirilean eman zutelarik, Kupela tabernan. Urte amaieran estudioan sartu eta lehenengo diskoa grabatu zuten zazpi abestirekin. Post-punkaren gordintasuna eta iluntasuna dute abesti batzuek, eta kutsu alaiagoa besteek.

Kantu nostalgikoak, barnera begirakoak eta atmosferikoak daude (Itzali argiak), indartsuak eta zuzenak (Goazen), eta koloretsuak ere bai (Alai). Gaztea Maketa lehiaketaren finalista izan ziren epaimahaiak aukeratuta eta ibilbide laburrean kontzertu ugari jo dituzte, Doka, Kafe antzokia, Dabadaba, Udaberrifest, eta Euskal Herriko beste hainbat eszenatokitan

Taldea Oihane Abarrategi (Eskander, Kit Kat Club), Patxi Agirre (Louise Michel, Syrah), Ilargi Agirre (Screaming George & the Hustler, Steepers, Sugar Rave) eta Maite Martiarena (Inconexia, Syrah) osatzen dute.

Taldekideak
Oihane (ahotsa, gitarra, teklatua, koroak)
Maite (ahotsa, gitarra, teklatua, koroak)
Patxi (ahotsa, bajua, teklatua, koroak)
Ilargi (bateria, koroak)
Diskografia

Itzaletik

2016
Gaua Records

Perlak

2014
Auto-ekoizpena
Harremanak
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Entzun gure musika


  • Facebook sarean
  • 2015 Bira

    Hauexek dira 2015ean emandako kontzertuak. Plazer bat leku guzti hauetan jo izana!

    2015-01-16 Bermeo Beleza Malandra.
    01-23 Donostiako Gazteszena.
    03-06. Lasarte-Oriako Elebeltz kultur topagunea.
    03-07. Ortuellako Gorbea aretoa.
    03-14. Trapagarango gaztetxea.
    03-21. Zarauzko Munoan.
    04-11. Gorliz. Xurrut.
    04-24. Eibar Beleko.
    04-25. Emarock eguna. Aretxabaleta.
    04-30. Ze Premikin! Jaialdia. Gazteszena. Donostia.
    05-21. Elkar estudioaren saioak. Donostia.
    05-29. Usurbilgo gaztetxea.
    05-30. Zarautz. Dwall.
    06-20. Urretxu Kalegorrian.
    07-18. Sopelako festak.
    08-01. Berako festak.
    08-18. Donostia Aste Nagusia Kursaal terraza.
    08-13. Donostia Aste Nagusia Letaman gaztetxea.
    08-19. Zarautz Katixa taberna.
    09-12. Getaria. Libre eguna.
    09-19. Oñati. Argia Eguna.
    10-04. Andoaingo gaztetxea. MusikaZuzenean fest.
    10-06. Kilometroak. Usurbil.
    10-10. Donostia Kortxoenea.
    10-11. Zarautz. Munoa karpan.
    10-12. Durangoko festak.
    11-06. Elgoibar. Kultur etxeko sotoa.
    11-11. Durango Plateruena.
    11-27. Tolosa Bonberenea.
    12-12. Gernika Trinkete Antitxokoa.

  • Bideo berria
    Perlak - Olatu -
    - Zuzendaritza eta muntaia: Nagore Etxabe
    - Kamera eta argiak: Anjelkam
    - Dantzariak: Nagore Lara, Mireya Moreno
    - Eskerrak: Kote Camacho, Josetxo del Río, Zarauzko Kiroldegia
  • Bideoak
    Urola Kostako Hitzak egindako bideo erreportajea

    Gaztea maketa lehiaketa 2014 - Bilborock aretoa -
  • Zuzenean - Donosti
    galeria ikusi
  • Perlak 2014 bira