Pottors ta Klito

Pottors ta Klito 2009an jaio zen Kortaren garajean, bateria elektroniko baten eta plastikozko tuboekin egindako mikro oin baten bueltan. Ainara (bateria), Altxu (kitarra eta ahotsa), Jorge (kitarra) eta Korta (baxua) laguntasunaz gain, musikak eta feminismoak elkartzen gintuen… eta halakoxea atera zen Pottors ta Klito, letra feministak oinarritzat hartuta, batez ere punka eta pottorretik ateratako beste zenbait musika estilo nahasten dituen taldea, Pottormusika egiten duena, alegia!

2010ean Putzuzulo gaztetxean lehendabiziko kontzertua eman genuen, eta handik denbora batera iritsi zen bigarrena, 2011ean, Leitzako topaketa feministetan.

2012 amaieran aldaketak eman ziren; Jorgek taldea utzi eta Guru sartu zen, eta garajea utzi eta hormetan arrautza kartoiak dituen lokal batean hasi ginen ensaiatzen. 2013an kontzertuak modu jarraituan ematen hasi ginen, eta uda ostean Amaia abeslaria fitxatu genuen, taldeari indarra emanaz. 2014ean, Altxuk taldea uzten du, eta egun, laukote moduan taularatzen gara.

Eta hemendik aurrerakoak auskalo!

Taldekideak
Amaia (ahotsa)
Korta (baxua eta ahotsa)
Guru (kitarra eta ahotsa)
Ainara (bateria)
Diskografia

Magenta

2016
Auto-ekoizpena
Harremanak
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • ADI!
    2016/01/10
    Aurten Pottors urteak hiruzpalau hilabete izango ditu, adi beraz agendari eta ez galdu kontzertuak!
  • Audioa
  • Bideoak
    Preso/aske - Elebeltz Topagunea - Lasartez
    Sutara - Putzuzulo amets fabrika - Zarautz
  • Facebook gunean