Rodeo

Rodeo Zestoan (Gipuzkoa) sortutako talde bat da. Kyuss taldearen influentziaz bustirik bertsioak egiten 2014an hasi ziren stoner doinuak lantzen. 2015ko martxoan kontzertu bat eman ondoren eta jendearen erantzun ona ikusirik beraien abestiak egiten hasi ziren. Horrela urte bereko abenduan maketa bat grabatu eta 2016ko otsailean aurkeztu ondoren, kontzertuak ematen hasi ziren. Ibilbide honen ondoren beraien lehen diska grabatu zuten 2017ko urtarrilean Gaztain Estudioetan (Grises, Rural Zombies, Voltaia, Sei Urte, Ankhar, Skasti…)

Rodeo, talde berria izan arren soinu pisutsuak, riff indartsuak eta kanta bortitzak eskeiniko dizun taldea da. Zestoako belardi berdeetatik desertuko areak sentitzera eramango gaituzten doinuek, gure burua astinduko dute hasieratik bukaerara.

Taldekideak
OROITZ URBIETA - Bateria
BEÑAT SUBINAS - Baxua
ORTZI ALBERDI - Gitarra Eta Koruak
MIKEL ILLARRAMENDI - Gitarra eta ahotsak
Harremanak


HARREMANAK

e- mail helbidea
rodeostoner@gmail.com

Telefonoa
Mikel 635754928
Oroitz 666306440
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Bideoak
    RODEO - Itotzen Bideoklipa

    RODEO - Piztia Bideoklipa

  • Entzun gure musika
  • Facebook sarean