Skasti

Bederatzi lagunek osatzen duten Zarauzko taldeak, hamarkada bat beteko du urte honen amaieran. Formazioan alta eta bajaren bat egon bada ere, aldaketa handiena ez da eremu horretan etorri, egiten duten musikan baizik. Izan ere, berotualdi batetik sortutako taldeak ska musika sortzeari utzi dio eta beste genero batzuk jorratzen dituzte orain.

Zuzeneko landuak bezain indartsuak eskaintzen dituzte gitarren melodia indartsuez, haizeen hots barneragarriez, sintetizadoreen soinu leunez, bateriaren erritmo ezberdinez eta ahotsen doinuez. Dantza eginarazteaz gain, abesti landuak entzutera gonbidatzen zaituztete. Modu horretan, gorputzak eskatzen dienarekin eta testuinguruarekin koherenteak izaten jarraitu nahi dute, serio baina lotsagabe. Freskoa, naturala, dantzagarria eta festazalea izateari utzi gabe, sormena eta zuzeneko interpretazioa uztartu eta findu nahi ditu SKASTIk, jotzen eta jotzeaz gozatzeko.

Taldekideak
- Gorka Mendizabal, bateria
- Mattin Saldias, kitarra
- Joel Crespo, kitarra
- Ander Izagirre, baxua
- Mikel Alberdi, tronpeta
- Josu Tete, tronboia
- Aitor Iturralde, sinteak
- Iker Antxus, ahotsa
- Xabier Uzin, ahotsa
Diskografia

Maskarak

2015
Elkar diskoetxea

Elkar estudioa sesioak (zuzenekoa)

2014
Elkar

New Age

2013
Xuxurla (Origami)

Maketa

2010
Auto-Ekoizpena
Harremanak


Email:
skastiband@gmail.com

Telefonoa kontrataziorako:
636 078 530 (Josu Tete)
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • BIDEOa
  • Facebook sarean
  • Bideoak
    Skasti -Denboraren giltza
    BIDEOEGILEA Mattin Saldias Videography

    BIDEOEGILEAK: Karlos Trijueque eta Josu Torrealday
  • Grabaketa Bideoak
    Skasti taldekoak Elkar estudioetan beraien 10. urtea borobilduko duen diska prestatzen.



  • Grabaketa irudiak
    galeria ikusi
  • Bideoa


    Skasti - Elkar estudioa sesioak -2014 azaroa- Skasti - Hiru
  • instagram