Suaia

Zeren bila zabiltza? Irrati formula, ala seinale askea? Entretenimendua, ala esnatzea behingoz? Erritmo alienatzaileak, ala dantza subertsiboa? Pilula urdina ala gorria?

Hip-hopak musika eraldaketarako tresna izan behar dela erakutsi zion Gorkari (Gasteiz, 1982). Ibilbide horretan egingo dugu topo, hedonismo musikaletik urrun, ahots gabekoen mikroa helduz.

Ia hamar urtez Kodigo Norteren ikurra astindu ondoren, Euskal Herriko hip-hop talderik garrantzitsuenetako bat, 2012an bakarko bideari ekingo zion bere amets handiaren atzetik: maite duen euskara ikasi, eta maite duen hizkuntzan abestu.

Askapen Sound izena duen proiektu berri honekin Mundua Salgai disko autoekoiztua argitaratu zuen. Lan honek emandako bultzadaren ondorioz Venezuelako kanta bolibartarraren jaialdian jotzeko aukera izan zuen adibidez, edota Esne Beltzaren Gora Tourrean taldeko bigarren abeslari moduan batzekoa; EH, Galiza, Paisos Catalans, Estatu espainiarra, Suitza eta Alemaniako eszenatokiak ezagutuz.

2015ean banda utzi, eta bere laguna den Endika Lahainerekin batera gorroto guztia hustu zuten proiektu berrian, Herrima EP diskoan burutu zena. Hip hopa, soinu elektronikoa eta borroka dira Suaia eta Lahaineren diskoaren osagaiak, Grebalariak Aske! singleak ondo erakusten duen bezala.

Piztu! Mixtape Gorka Suaiak 2016an argitaratu zuen lana da, Kimo Soundz Djarekin batera. Azken urteetako ibilbidearen lapurpen ezinhobea da, hainbat estilo desberdin (dancehall, dub, jungle…) elkartuz, eta kanta argitaragabeak, berriak zein erremixak batuz, edukiaren izaera kontrainformatiboa biziki zainduz. Beti bezala, Taupakak argitaratu du lan hau ere, kultura askea eredua zabaltzen duen euskal sortzaileon elkartea.

Eta 2017an Gorkak Piztu! Mixtape plazaz plaza aurkezten jarraitzen du, hiru formatu desberdinetan: reggae dancehall eta jungle lantzen dituen formatu klasikoa 1900 Selektahrekin batera; reggae dub Euskal Dub Etxearen sound sistemarekin; eta bere azkeneko proiektua beste sei musikarirekin batera, Ama Rebel taldea.

Taldekideak
Gorka Suaia (ahotsa)
1900 Selektah (Dj)
Diskografia

Gorka Suaia `Adoktrinatuak´ MX

2017
Taupaka

Gorka Suaia Ft Juantxo Arakama `Erdi bana´ MX

2017
Taupaka

Gorka Suaia `Piztu! Mixtape´ Kimo Soundz-ek nahastua

2016
Taupaka

Suaia eta Lahaine `Herrima´ - EP

2015
Taupaka

Askapen Sound Sistema `Mundua Salgai´

2013
Taupaka
Harremanak


e- mail helbidea
askapensound@gmail.com

Kontrataziorako:
info@taupaka.eus / +34 688840713

Gorka Suaia
http://musikazuzenean.com/suaia
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Bideoak
    Gorka Suaia - Erdi Bana Ft. Juantxo Arakama [Prod. Askapen Sound]

    Gorka Suaia - Adoktrinatuak [Prod. Askapen Sound]

    Itota RMX Gorka Suaia ft Juantxo Arakama

    Euskal Dub Etxea Sound System meets GorkaSuaia & AneGuria

    Biltzarra vol.2 // Odei Barroso, La Basu eta Gorka Suaia - EuskalHHH 2016

    Gorka Suaia - Miseriaren Hitzarmena #TTIPariEZ
  • twitter sarean
  • Entzun hemen