The Guilty Brigade

The Guilty Brigade 2012ko udan jaiotako Iruñako taldea dugu. 2012. urteko azken hilean Estudios K izeneko grabatze-estudiora sartu eta bere lehenengo albuma sortuko dute. KD honek 12 kantu ditu bere baitan eta horietako bat The Unseen talde "Yankee"arena da. Taldearen ibilaldia laburra bazen ere, 2013. urteko Martxoan "Desbideratuen Deskontrola" izenpean jorratutako KD-a kaleratuko dute. Aipatzekoa da Martxotik aurrera taldearen existentzia etaKDa aurkezteko hainbat kontzertu burutu zituztela..

Lehenengo diska honetan Punk Rock doinu azkar eta biziak aurki daitezke, zeinekin amorrua eta zarata sortzeko grina helarazi nahi den. Letrak bortitzak dira eta hauek laguntzen dituzten melodia itsaskorrek indarra ematen diote diskaren osotasunari.

Lehenengo lana behin aurkeztua eta 20 bat kontzertu bizkarretan izanik, 2014ko Martxoan "Hacia El Infierno" deituriko bigarren diska argira irten da. Honako hau ere "Estudios K" delakoan grabatua izan da, baina Iker Piedrafitaren eskutatik pasa izan da mezkla eta mastering-a burutzeko "Elsotano" studioan.

Lehenengo diskan ez bezala, honetan Hard-punk doinu landuagoa aurki daiteke. Ez hain azkarra, baina baipotente eta zitalagoa. Indarrez beteriko akordeek eta letra zuzenek, diska borobila lortu dute.
Taldekideak
Gartxot: Ahotsa
Nestor: Bateria
Simon: Gitarra
Xabi: Baxua
Diskografia

Polvora & Whisky

2015
Potencial Hardcore diskoetxea

Hacia el infierno

2014
Auto-Ekoizpena: 
-The Guilty Brigade
- Putre Beltza
- ClassWardistrien

Desbideratuen deskontrola

2013
Auto-Ekoizpena: 
-The Guilty Brigade
- Putre Beltza
- ClassWardistrien
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • entzun
  • Facebook sarean
  • Bideoak
    The Guilty Brigade
    IRUDIAK: Arrikurock 2014.
    EGILEA: Javier Virto.
    KANTUA: Amor Tóxico
  • Bideoak
    The Guilty Brigade - Niños Dinamita (2013 Maiatza)
  • Erandio - Sonora Aretoa
    galeria ikusi
  • Vallekas - Jimmy Jazz aretoa
    galeria ikusi
  • Argazki batzuk
    galeria ikusi