Txirbilenea

2012ko urriaren 20an Okupatu zen Txirbilenea gunea. Bizkaiko labe garaien aprendizeen eskola izandako, eremu autogestionatu bilakatu zen horrela. Asanblada berak erabaki zuen TXIRBILenea deitzea. Txikitatik gure lehioetan Eta balkoietan metalezko txirbilak sufritu izan ditugu gurean. Irudi hori, eta okupazioaren logoa uztartuz, sortu da gure logoa.

TXIRBILENEA pentsamolde kritiko eta hausnartzailea baita isildutako ahotsak berreskuratzeko asmoa duen espazioa da. Herriko auzokideentzat benetako aukera,gertutasun kanal baterako sarbidea. Non, beraientzat, eta baita euren semearentzako, kultura eta aisia alternatiba bat aurkitzeko eremua. Ezinezkoak proieztatzeko baita ametsak gauzatzeko espazioa, gizabanako solidarioago bezala hasteko. Non ez sexistak diren jarrerak gogortzen diren praktika ezberdinen bitartez, baita usadioa eta molde kooperatiboak ahalbidetzen direla, doakotasun eta aldaketa baloreak sendotzeko merkantilismoaren gainetik.

Eremu fisiko honen berreskurapena, irraunkortasun ariketa bat da ere, leku bat eraikin bat alegia, babesteko asmotik datorrena, eta hau erabiltzen publiorako berreskuratuz, utzikeriak babestuz. Gauzen ordena kontuan izan ezkero, sinbolismoz betetako ekintza. Eremu libre eta liberatzailea. Ordaindutako produzioaz hustua baina inolaz ere bizigabea.

Ikastaroak, antzerkiak, ileapaindegia, bazkari polularrak, erakusketak, hitzaldiak, jaurdanuldiak, auzolanak, kontzertuak.. eta luza abar. Urte bi hauetan herrialde pilo batetako jendea pasa da Txirbileneatik. Besteen artean, Venezuela, Guatemala, El Salvador, Txile, Brasil, Alemania, Dinamarka, Italia, Frantzia, Kurdistan...

Kontzertu ugari egin dira urte hauetan guztietan. Siroka, Inoren ero Ni, Estricalla, Haggish, Mitosia, Bugatti, Fly Shit, Sobieht, Sin Rumba Fija, 28 Eskupitajos, The Capaces, Bastards on Parade, Raw Justice... Euskal Herriko zein naizoarteko taldeak izan dira gurean.

Harremanak


E-maila
Kulturgune@gmail.com

Bloga
http://txirbilenea.org/



Utopia Laztantzen Bideo muntaia
MUSIKA Fly Shit
HITZAK Eduardo Galeano + Txirbileneako jendea
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Bideoa
    Zea Mays Txirbilenean
    Kontzertuaren bideo laburpena.
  • Estricalla Txirbilenean
  • Facebook sarean
  • Argazki zaharrak
    galeria ikusi
  • Txirbilenea argazkiak
    galeria ikusi