voltaia

2014ean, ioi, neutroi eta elektroien eztandaren ondorioz, Voltaia jaio da Zumaian, Itaka eta Got-Ham musika taldeen errautsetatik. Basamortuko musika eginez, basatitik asko eta mortutik gutxi dutela erakusteko datoz gogobetez. Diska honetako abestien hitzek, izurrite bat balitz bezala zabaltzen dute euren samina eta iraina, erri-tmo indartsu eta elektrikoak jorra-tzen dituztelarik bertako kideek. Unai Eizagirre (baxua eta ahotsa), Jon Duran (bateria) eta Ion Brakamonte (gitarra).

Hala dio Voltaia hirukotearen lehen diskoa iragartzeko prestatu duten prentsa-oharrean. Izen honen atzean Zumaian aski ezagunak diren hiru pertsona daude, hirurak ere lagunak, aurrez eta hainbat abenturatan aritutakoak. Unai eta Ion Itaka rock taldeko kideak izan dira urte askotan. Ionek "Brakarlari" izeneko bakarkako diskoa atera zuen orain bizpahiru urte, eta Unaiek Jon Duranekin bat egin zuen Got-Ham izeneko taldea osatzeko.

2017 Otsailean Jonek taldea uzten du eta Pablo sartzen da bateria astintzera.
Taldekideak
Unai Eizagirre (baxua eta ahotsa)
Pablo Sanchez (bateria)
Ion Brakamonte (gitarra)

Taldekide ohiak
Jon Duran (bateria)
Diskografia

Medusa

2015
Mauka Musikagintza

Voltaia

2014
Auto-ekoizpena
Harremanak


KONTRATAZIOA
Telefonoa:
661426175

E-maila
zurevoltaia@gmail.com
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Audioa


  • Facebook sarean
  • ARGAZKIAK
    galeria ikusi
  • Urrun
    IƱaki Urreiztik grabatua Zezen Motorren garajean.
  • TWITTER SAREAN